2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

ZER DA EKOSISTEMA?

Ekosistema toki bakoitzeko inguruak eta han bizi diren bizidunek osatzen duten sistema da. Ekosistema sistema irekia da, kanpotik energia eta materia jasotzen duena. Ekosistema

barruan dauden bizidun desberdinak maila desberdinetan antolatzen dira ekosistema barruan, eta materia eta energiaren fluxuan funtsezko zeregina burutzen duteLaburbilduta, ekosistema batean dauden bizidunak 5 maila trofikoetan sailkatzen dira:
    Resultado de imagen de ecosistema con animales
  • Ekoizleak: organismo autotrofoak dira, energia hartzen dutenak eta materia inorganikotik abiatuta materia organikoa sintetizatzen dutenak (landareak eta hainbat mikrobio)
  • Kontsumitzaile primarioak: organismo heterotrofo belarjaleak dira
  • Kontsumitzaile sekundarioak: organismo heterotrofo haragijaleak dira
  • Deskonposatzaileak: materia organikoaren deskonposizioa egiten dutenak, materia inorganikoa sortuz; bakterioak eta onddoak dira
  • Eraldatzaileak: konposatu inorganikoak organiko bihurtzen dituzte, ekoizleek konposatu organiko horiek gero erabil ditzaten; bakterio batzuk daude multzo honetan.
Mota askotako ekosistemak ezagutzen ditugu: naturalak, lurtarrak, akuatikoak...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina